Otsailaren 16an grabatuko dute 'Herri txiki, infernu handi' saioa Tabirako kirol gunean

Anboto 2023ko ots. 10a, 18:00

Martitzenean telebista saiorako elkarrizketak egiten ibili ziren eta datorren eguenean bakarrizketei dagokien atala filmatuko dute.

Euskal Telebistako Herri txiki, infernu handi telebista saioko lan-taldea Durangoko Tabira auzoan izan zen martitzenean. Egunaren zati handi bat tabirarrak ezagutzen eta elkarrizketatzen eman zuten. Orain programa bera grabatzea falta da. Aretoan filmatu ohi duten atala. Filmaketa saioa otsailaren 16an, 19:30ean, egingo dute Tabirako kirol guneko kantxan. Kanpoko igerilekuen ondoan dago kiroldegi hori. Miren Nogalesek eta Mikel Pagadizabalek aurkeztuta, bideo proiekzioak, bakarrizketak eta Sebastian Lizasoren bertsoak izango dira programako osagai batzuk.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!