40 Minutu Rock jaialdirako sarrera guztiak saldu dira

Anboto 2023ko ots. 8a, 13:03
@40minuturock

Beste urte batez, 40 Minutu Rock elkartasun jaialdirako sarrera guztiak saldu dira. Otsailaren 25ean izango da jaialdia, goizeko 10:30ean hasi eta 02:00ak arte. Antolatzaileek egunean bertan sarrera gehiago ez dela salduko ohartarazi dute. 

2020an egin zen azkenekoz 40 Minutu Rock, eta edizio horretarako sarrera guztiak saldu ziren, baita ere. Merina Gris, Rotten XIII, Bulego, Skabidean, Dupla, Bengo, Huntza, Lukiek, Perlata, Unidad Alavesa, Brigade Loco, Iheskide eta Ginger taldeek eskainiko dituzte kontzertuak Landako Gunean egingo den jaialdian. 10:30ean hasiko dira kontzertuak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!