[BIDEOA] Skabidean nafarrek egin dute 40 Minutu Rock jaialdiko abesti berria

Anboto 2023ko urt. 31a, 10:42

Otsailaren 25ean izango da 40 Minutu Rock elkartasun jaialdia. Online sarrera guztiak azaroa orduko saldu ziren, eta antolatzaileen arabera, sarrera fisiko gutxi geratzen dira. 

2020an egin zen azkenekoz 40 Minutu Rock. Merina Gris, Rotten XIII, Bulego, Skabidean, Dupla, Bengo, Huntza, Lukiek, Perlata, Unidad Alavesa, Brigade Loco, Iheskide eta Ginger taldeek eskainiko dituzte kontzertuak Landako Gunean egingo den jaialdian. 10:30ean hasiko dira kontzertuak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!