[ARGAZKI GALERIA] Durangoko emakumeen kartzelan errepresaliatutako biktimak omendu dituzte

Anboto 2023ko urt. 21a, 15:45

Durangoko Udalak, elkarte feministek eta memoria historikoa lantzen duten eragileek omenaldi ekitaldi bat egin dute gaur, Durangoko emakumeen kartzelan izandako biktimak gogoratzeko. 

Ekitaldia Nevers ikastetxean izan da. Plaka bat ipini dute kartzelan hil ziren emakumeen eta haien seme-alaben izen abizenekin.

Besteak beste, Maria Gorosarri kazetari eta irakasleak, Leire Vargas idazleak eta Ixone Aroma dantzariak parte hartu dute. Ondoan izan dituzte Durangoko eragile feministak eta memoria historikoa lantzen duten elkarteak. Andereak eta Gerediaga, adibidez.

Durangoko emakumeen kartzela 1939tik 1940ra egon zen martxan. Frankistek mila bat emakume antifrankista giltzaperatu zituzten han. Euretako asko seme-alabekin. Bost emakume eta sei ume bertan hil ziren. 

(Argazkiak: Durangoko Udala)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!