#0km

Durangoko Sylke eta TYL establezimenduek Bizkaiko erakusleihorik politenen sariak irabazi dituzte

Anboto 2023ko urt. 12a, 13:55

Durangora ekarri dituzte Bizkaia osoan jokoan zeuden lau sarietatik bi. 

Durangoko dendariek aztarna esanguratsua utzi dute Bizkaiko IV. Erakusleiho Txapelketan. Lau sari egon dira jokoan, eta euretako bi Durangoko establezimenduek lortu dituzte: Zeharkaleko Sylke arropa dendak eta Madalenoste kaleko TYL interiorismo eta diseinu dendak. Lehenengoak bozketa popularra irabazi du; bigarrenak, epaimahaiaren lehenengo saria. Sari banaketa Derioko Kultur Birikan egin dute. Txapelketa Bizkaidendak federazioak antolatu du, eta bertan parte hartu dute Durangoko establezimenduek, Dendak Bairen aterkipean. 2.800 euro baino gehiago banatu dituzte saridunen artean.

Joan zen abenduan, Durangon ere antzera bateko lehiaketa bukatu zen. Udalak Gabonetako erakusleihoen bigarren txapelketa antolatu zuen. TYLek irabazi zuen lehenengo saria, Sylkek bigarrena eta Mancisidorrek hirugarrena. Ainé-k aipamen berezia jaso zuen. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!