Paul Astigarraga Landaluze (Abadiño, 1925) 97 urtegaz hil da gaur. Kurutziaga ikastolaren sorreran parte hartu zuen, beste hainbat pertsonekin batera. ANBOTOk 2014an elkarrizketatu zuen Astigarraga ikastolaren beste sortzaile batzuekin batera. “Gure ikastola”. Horrela esaten zioten elkarrizketa hartan Kurutziagari, eta horrela sentitzen zuen Astigarrak. Alaba nagusia jaio orduko hasi zirela batzartzen azaldu zuen: “Zortzi-hamar guraso elkartzen ginen onandiatarren etxean. Zabaldu bai, baina mahaiak, jarlekuak...falta ziren”, eta hasiera hartan guraso bakoitzak 10.000 pezeta jarri zituela gogoratu zuen Astigarragak.
Berbaro elkartean ere hasierako bazkideetako bat izan zen. Bere gurpildun motortxoarekin hara eta hona joan da azken urteetan. Euskalgintzaren ikur bat izan da Durangon.