Durango Movember kanpainagaz 1.567 euro atera dituzte

Anboto 2022ko abe. 19a, 14:03

Txokolate tabletak salgai jarriko zituztela iragartzeko eskainitako prentsaurrekoko irudia.

Durango Rugby Taldearen ekimenez batutako dirua, Movember GKEra bideratuko dute, prostata eta barrabiletako minbizia prebenitzeko eta osasun mentala eta jarduera fisikoa bultzatzeko programak finantzatu ditzan.

DRTko kideak esker oneko agertu dira kanpainagaz bat egin duten denekin. "Jokalari, zale, eta Durangoko gizarte guztiari eskerrak ematen dizkiogu; bibotea utziz, webgunea bisitatuz, diru donazioak eginez eta MOV-DRT-ko txokolatea erosiaz kanpaina hau aurrera atera izanagatik", adierazi dute ohar batean.

Horrekin batera, Gabonak amaitu arte Rugby Taberna-n eta Saltsan-en txokolatearen salmentarekin jarraituko dutela iragarri dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!