Ekitaldi horren barruan, kirola elkartasunarekin uztartu zuten Uztaiko kideek. Kafea eta bizkotxoak salduz 505 euro atera zituzten. Diru hori Leukodistrofien aurkako Elkartearentzat izango da.
Uztaiko kideek eskerrak eman dizkie ekitaldia antolatzen lagundu zuten guztiei. "Eskerrik asko bizkotxo bat prestatu zenuten guztioi, kafea eman zigun Cafe Baqueri, kafea eta bizkotxoa erosi zenutenoi eta ekitaldia ospatzeko behar zen guztia muntatzen eta desmuntatzen lagundu zenutenoi", adierazi dute ohar batean.
Batutako dirua Leukodistrofien aurkako Elkartearentzat izango da. (Argazkia: Uztai)