Durangon umeen gimnasia erritmiko erakustaldia izango da zapatuan, helburu solidarioarekin

Anboto 2022ko abe. 15a, 11:38

Uztai taldeko gaztetxoak. (Artxiboko irudia)

Uztai taldeak benjamin aurreko umeen gimnasia erritmiko erakustaldia antolatu du zapatuan, 11:00etan, landako kiroldegian. Sarrera doako da.

Urtero lez, kirola elkartasunarekin lotuko dute. Kafea eta bizkotxoa salduko dituzte 1,5 eurotan eta batutako dirua ELA, Leucodistrofien kontrako Europako elkartera, bideratuko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!