Tabirako Auzo Elkarteko kideek eman dute gertakariaren barri. Baten batek Gabonetako argiak eta apaingarriak ostu ditu arbolatik eta haren inguruko harrietatik. Elkarteko kideekduela aste bi ipini zituzten argiok. Iaz ipini zituzten lehenengoz, eta auzotarrek harrera ona egin ziotela-eta, aurten egitasmoa errepikatu dute.