[BIDEOA] Tabira auzoan Gabonetako argiak piztu dituzte

Anboto 2022ko abe. 7a, 09:41

Auzoko gorosti bat eta bere inguruak argiztatu ditu Tabira auzo elkarteak.

Tabira auzoan, zubi zaharraren eta errepidearen artean, gorosti eder bat dago eta hura Gabonetako argiekin apaindu dute auzo elkartekoek. Iaz egin zuten lehenengoz eta harrera ona izan zuenez, aurten errepikatzea erabaki dute, auzo elkarteko kideen esanetan. Arbolan bertan ez ezik, bere inguruetan ere jarri dituzte argiak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!