Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Eguna abenduaren 18an, domekan, ospatuko da mundu zabalean, eta Durangaldean ere igarriko da egun seinalatu horren aztarna. Bezperan, zapatuan, kalejira egingo dute Durangon, migratzaileen eskubideen alde lan egiten duten eragileek deituta. Argi diote: "migranteak langileak gara, ez gara turismoa egitera etorri. Gure herrialdeak uztera bultzatuak izan gara mila modutan: gerrak, goseak, aldaketa klimatikoak, bazterkeriak,...", esan dute ohar bidez. Kalejiran, egoera irregularrean dauden migratzaile guztien erregularizazioa, migratzeko bide seguruak eta legalak, Atzerritartasun Legea indargabetzea eta Etxeko Langileentzako Hitzarmen Kolektiboa eskatuko dituzte. Kalejira zapatuan izango da. Ezkurditik irtengo da 17:00etan.
Atxondon ere ekitaldiak egingo dituzte. Mahai-ingurua, kontzertuak, batukada, bazkari herrikoia eta umeentzako tailerrak egingo dituzte