Domekan, abenduak 18, migratzaileen nazioarteko eguna ospatuko dute Atxondon

Anboto 2022ko abe. 14a, 10:27

Abenduaren 18an migratzaileen nazioarteko eguna ospatuko dute Atxondon.

11:00etan emango diote hasiera egunari, mahai-inguru bategaz. Bertan Aita Mariko kideak, Zaporeak elkartekoak eta Irungo Harrerakoak egongo dira. Frontoian umeentzako tailerrak egongo dira, 13:00etan Batukandra batukada taldeak kaleak girotuko ditu eta 14:30ean bazkari herrikoia egongo da. Astoturferren kontzertuagaz emango diote amaiera egunari. 16:00etan izango da. Antolatzaileek esan dutenez, izena eman beharko da, 602 294 990 telefonoan Whatsappez eta 652 707 140 Telegramez. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!