Dendak Baik hainbat ekitaldi antolatu ditu gabonei begira. Lehenengoa, Perculights kale-ikuskizuna izango da. Abenduaren 22rako antolatu dute. Herriko kaleetan zehar egongo da ikusgai, 18:30etatik aurrera. Txu-txu trena abenduaren 27tik 29ra bitartean egongo da erabilgarri, Iurreta eta Elkartegiaren artean, 11:30etatik 13:30etara eta 16:00etatik 20:00etara. Azkenik, herriko dendetan kokatutako 10 jaiotza ezagutzeko ibilbidea ere antolatu dute. Abenduaren 22an bisita gidatua egingo dute 17:00etatik aurrera. Horretarako 639779505 telefonoan eman behar da izena.
Opari txartelak ere bai
Horrez gainera, Dendak Baik gogora ekarri du 20, 50 eta 100 euroko opari txartelak eskuragarri daudela. Dendak Baik txartel digitalaren abantailak azpimarratu ditu. Euren esanetan, "opari ezin hobea da zer oparitu ez dakigun kasuetarako edo eskudiruzko oparien alternatiba modura". Horrez gainera, "txartelak mota guztietako establezimenduetan" erabili daitezkeela adierazi dute: "tabernetan, lore-dendetan, modan, ile-apaindegietan, liburu-dendetan,...", eta txartelagaz ordaintzen dutenek "mugikorrarekin ordainduko dute, beste edozein txartel balitz bezala, eta estabelezienduek momentuan bertan jasoko dute erosketaren zenbatekoa". Txartela erosi ondoren, berau mugikorrera deskargatzen da. Eta sistemari atxikitako establezimenduetan erabili ahalko da, zenbatekoa agortu arte. Herriko 150 komertziotan erabili daiteke. Txartela durangooparitu.eus atarian eskuratu daiteke.