ARGINDARRA

"Eusten gabiltza, baina kontua da noiz arte eutsi ahalko diogun"

Anboto 2022ko aza. 25a, 11:30

Durangoko Ibaizabal tabernako kideei hirukoiztu egin zaie argindarraren faktura, urtebetean. Argindarraren prezioaren bilakaera "beldurgarria" izan dela diote 

Joseba Lorenzo Durangoko Ibaizabal tabernako arduraduna da. Argindarraren prezioagaz kezkatuta dago eta egoera luzatuko den beldur da. "Mundu guztiari lez, guri ere nabarmen eragin digu argindarraren prezioaren igoerak. Faktura hirukoiztu egin zaigu urtebetean. Azkenengo faktura orekatua iazko azaroan ordaindu genuen. Gogoan dut iazko abenduan denak egin zuela gora, eta urtarrila terriblea izan zela. Ordutik honako bilakaera beldurgarria da", azaldu du.  Aire girotua, sukaldeko labeak, hozkailuak,...kontsumo energetiko handia dute tabernan. "Gauzak egiterako orduan beldur gehiago duzu, tentuz ibili behar duzu. Oraingoz eusten ari gara, baina kontua da zenbat denboran eutsi ahal diogun", esan du. Prezioak igotzeari buruz, honakoa dio Lorenzok: "Urtero legez, prezioak apur bat igo ditugu, baina inola ere ez argindarra edo gainerako gastuak igo diren proportzio berean".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!