Deniba Konare Espainiako Kopako txapeldun geratu da

Anboto 2022ko aza. 24a, 14:21
Deniba Konare Xixonen, Raquel Bras portugaldarraren kontrako borrokaldian. (Argazkia: Euskal federazioa)

Sailkapeneko lider heldu zen Xixongo azken jardunaldira eta borrokaldi guztiak irabazi zituen.

Deniba Konarek denboraldi osoan erakutsitako nagusitasuna berretsi zuen Xixongo txapelketan. Espainiako eta Portugalgo borrokalaririk onenetakoak batu ziren bertan eta judolari durangarrak borrokaldi guztiak irabazi zituen. Espainaiko Kopako lider joan zen Xixonera eta inork ezin izan zion postu hori kendu. Aimar Aiartzaguena, berriz, finalerdietan kanporatu zuten. Aste bian gaixorik egon dela kontuan hartuta, meritu handiko lana egin zuen. Borrokalari biak euskal selekzioarekin aritu ziren.

Bestalde, Konarek Espainiako Judo Txapelketako azken fasean parte hartuko du abenduaren 3an, Madrilen. "Hori ez da aurtengo gure helburu nagusia, oraindik junior kategorian dabilelako, baina zer sasoitan gauden ikusteko test ona izango da", adierazi du Konareren entrenatzailea den Iñaki Salasek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!