Arte martzialen '12 harri' txapelketak lehenengo aldia egin zuen asteburuan eta Wadokan taldeko antolatzaileek balorazio positiboa egin dute. Umeetatik nagusietara, dozena bat klubetako kideak batu ziren Landako Kiroldegian eta 250 ariketa baino gehiago ikusi ahal izan ziren. "Borrokaldi bikainak egon ziren, batez ere nagusien mailetan. Azpimarratzekoa da umeek euren ariketetan erakutsitako nortasuna eta kontzentrazioa ere eta aipamen berezia merezi du epaileen lanak", azaldu dute Wadokan taldetik.