Durangoko Udalak antolatuta, “herrian izan diren terrorismo guztien biktimak” gogoratzeko ekitaldia egin dute iluntze honetan Kurutziaga kaleko Memoriaren monolitoan. Udaletxean ordezkaritza politikoa duten alderdi guztiek parte hartu dute, PSE-EEK salbu. Jesica Ruiz sozialistak goiz honetan adierazi du Ezkurdiko monolitoa dela oroimen ekitaldia egiteko lekua. Lore-eskaintza biolin jotzaile biren doinuekin egin dute, eta txalo zaparrada batekin eman diote amaiera ekitaldiari.
ESANAK:
- Mireia Elkoroiribe (EAJ): “Oso garrantzitsua da gertaturikoa gogoratzen jarraitzea, inoiz berriro ere gerta ez dadin”.
- Iker Urkiza (EH Bildu): “Gaurkoa biktima guztiak oroitzeko eguna da. Horretarako da ekitaldi hau.
- Julián Ríos (Herriaren Eskubidea): “Inportantea da biktima guztiak gogoan izatea eta alderdi politikoen arteko eztabaidak alde batera utzita honelako ekitaldi irekiak egitea”.
- Sabina Méndez (Elkarrekin Podemos): “Biktima guztiak ohoratzea oso garrantzitsua da. Edozein errekonozimendu, edozein omenaldi ongietorria da”.