EAJren iritziz, merkatu plazaren proiektuak "ez die Durangoko beharrei erantzuten"

Anboto 2022ko aza. 4a, 13:22

Jeltzaleek "etsigarritzat" jo dute gobernu taldeak aurkeztutako aurreproiektua.

Durangoko gobernu taldeak etorkizuneko merkatu plazaren aurreproiektua aurkeztu zuen atzo hedabideetara bidalitako oharrean. Gaur, EAJk bere erreakzioa helarazi du. Jeltzaleen iritziz, "gobernu taldeak ez die jaramonik egin" EAJk "proiektua hobetzeko egindako ekarpenei". EAJk Merkatu plaza "espazio ireki bihurtzea" proposatu zuen aurreproiektuaren lehen fasean. "Igarobide modura balioko duen gune bat" proposatu zuen, "hainbat eremurekin", "sarrera gutxiko espazio itxiekin planteatutakoari kontrajarrita". Baina gobernu taldeak proposaturikoak "baserritarren eta beste kolektibo batzuen beharrei" ez diela erantzuten iritzi dio. "Gure ustez, merkatuko plazak ondo landutako proiektu bat merezi du, Durangoko Alde Zaharra dinamizatzeko eta biziberritzeko balio duena", esan du Mireia Elkoroiribe bozeramaileak.  

Horrez gainera, "aurkeztutako proiektua ez da parte hartzailea" izan, jeltzaleen iritziz. "Orain ikusten dugu Durangorako estrategikoak diren beste proiektu batzuk bezala, parte hartzearekin ahoa betetzen zaion gobernu-talde honek ere proiektu bat aurkezten duela inor kontuan hartu gabe" kritikatu dute. Proiektua "alda bakarrez" idatzi dela diote.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!