#0km

Dendak Baik opari txartelak zozkatuko ditu 'gukdurango' banderolagaz argazkiak ateratzen dituztenen artean

Anboto 2022ko urr. 28a, 12:21

Zozketan parte hartu gura duenak argazkia Instagramen argitaratu beharko du @gukdurango etiketa ipinita. Sariak 20, 50 eta 100 euroko opari txartelak izango dira.

Dendak Baik irudikoaren moduko hainbat banderola sakabanatu ditu Durangon zehar. Kanpaina berri bati ekin dio modu horretan. Merkatarien elkarteak herritarrak gonbidatu ditu banderolagaz argazki bat atera eta Instagramen publikatzera. Hori egiten duenak 20, 50 eta 100 euroko hiru opari txartelen zozketan parte hartu ahalko du. Hori lortzeko nahikoa izango da argazkia banderolagaz atera, Instagramen publikatu eta @gukdurango etiketa ipintzea. Hain zuzen ere, traola horren erabilera sustatu gura du Dendak Baik, Guk Durango izeneko profil berriak sortu baititu bai Instagramen eta baita Facebooken ere. Kontu horietan Durangon egin daitezkeen hainbat plan partekatuko ditu elkarteak, merkataritza, ostalaritza, aisia, kultura eta kirola ardatz dutenak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!