Durangoko jaietan sexu eraso bat salatu dutela baieztatu du Ertzaintzak

Anboto 2022ko urr. 27a, 11:19

Emakume batek salaketa ipini zuen Bilboko komisaldegi batean, hilaren 22an.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Durangoko jaietan egondako emakume batek sexu eraso bat salatu zuen Bilboko komisaldegi batean. Salaketa jaietako bigarren zapatuan ipini zuen, hilaren 22an, 22:45ean. Albisteak atzo irten zuen argitara, Durangoko udalbatzak egindako plenoan. 

Gobernu taldeak jaien balantzea egin zuen astelehenean. Oharrean azaldu zuen une hartara arte ez zuela eraso matxisten inguruko jakinarazpenik jaso. Baina astelehenetik atzora arteko denbora tartean, gauzak aldatu egin dira. Eraso baten berri izan dute. Gobernu taldeko kideek plenoa amaituta jakinarazi zutenez, Ertzaintzak txosten bat helarazi zion udalari "atzo bertan". Eta txostenak jasotzen duenez, sexu eraso bat egon zen Durangoko jaietan. ANBOTO Segurtasun Sailagaz hartu emanetan ipini da, eta Durangoko jaietan salaketa bat egon zela baieztatu dio Ertzaintzak.   

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!