Asteburuan irabazitako zilarrezko dominagaz, Patricia Marquez sasoi betean joango da Europako txapelketara

Anboto 2022ko urr. 18a, 10:07
Patricia Marquez Ormaetxea Valentziako Kopan.

Bere lehenengo parte hartzean lortutako zortzigarren postua hobetzea du helburu.

Emaitzek erakusten dute Patricia Marquez Ormaetxea (Iurreta, 1974)  sasoi betean dagoela. Ekainean zilarrezko domina irabazi zuen Olympia Amateur Spain nazioarteko txapelketa prestigiotsuan. Joan zen asteburuan, berriz, zilarrezko beste domina bat kolkoratu zuen Valentziako Kopan.

Azaroaren 4an Europako txapelketan parte hartuko du, Alacanten (Valentzia). "Nire helburu nagusia da. Prestaketa guztia txapelketa honi begira egin dut eta azken aldiko emaitzekin oso motibatuta joango naiz", dio. Orain urte bi, bere lehenengo parte hartzean, zortzigarren geratu zen Bikini Fitness Master kategorian. Aurten "gutxienez" postu hori hobetzea espero du eta "aurreneko bosten artean geratzea lortuko banu oso lorpen polita litzateke".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!