Lehenengo laurdena durangarrena izan zen: 24-19. Bigarren laurdenean iruindarren erreakzioa heldu zen, baina, justuan bazen ere, Tabirako Baque aurretik heldu zen atsedenaldira: 38-37. Atsedenak on egin zion etxeko taldeari eta indarberrituta itzuli zen kantxara. Hirugarren eta laugarren laurdenak eurenak izan ziren. Aipatzekoa da partidu osoan zehar markagailuan aurretik joan zirela mailako talderik indartsuenetako baten kontra.
Bigarren jardunaldiko erronka oraindino handiagoa izango da. Zapatu honetan Bilbao Basket taldearen kontra jokatuko dute La Casillan.