Durangoko LGTBIQ+ komunitateko kide batzuek Kuir Eztanda taldea sortu dute. Zapatuan egingo dute lehenengo ekintza, Karropoteo transmaribibolloagaz. Komunitatea ikusgai egin eta kideen artean saretzeko lehen harrian ezarri gura dituzte. Karropoteoan ez dira umore ona, musika eta jarrera zirikatzailea faltako. Hain zuzen ere, ibilbidean zehar armairu erraldoi bat garraiatuko dute, gura duenak "armairutik irteteko aukera" izan dezan. Karropoteoa prestatzeko lanetan harrapatu ditugu.