Durangoko jaietan Gazte Eguneko sarrerak agortu dira

Anboto 2022ko ira. 30a, 13:37

Gazte Eguna urriaren 15ean egingo dute.

Durangoko jaien barruan Gazte Eguna antolatzen du txosna batzordeak. Bada, egun horretarako sarrerak agortu direla jakinarazi dute. Aurtengo Gazte Eguna urriaren 15ean izango da eta horren barruan gazte bazkaria egingo dute eguerdian. Beste hainbat ekintza ere egongo dira egun horren barruan: trikipoteoa, karropoteoa, DJ-en musika…

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!