[EGITARAUA] Durangoko txosnaguneko egitaraua aurkeztu dute

Txosna batzordeko kideak Landako Gunearen ondoan.

Egitarauari hasiera emango dion txupinazoa urriaren 11n izango da eta 20 urte egin dituen Bilgune Feministak irakurriko du pregoia.

San Fausto jaietan txosnagunean egongo den egitaraua aurkeztu dute gaur arratsaldean. Jai egitarau "partehartzailea eta herrikoia" eta "euskara nagusi duena" antolatzen saiatu direla adierazi dute.

2018an eta 2019an bezala txosnagunean Landako Gunean egongo da. Bertan zortzi txosna, sukalde bat, bi karpa handi eta bi eszenatoki izango dira.

Musikari dagokionez, "Durangaldeko musikariei oholtzaratzeko aukera ematea" izan da dute helburu. Horregatik, lehenengo eta bigarren egunetako egitaraua bertako musikari eta DJez osatua egongo da. Bigarren egunean DJ maratoi herrikoiak girotuko du txosnagunea. Bertan parte hartu nahi izanez gero, izen ematea urriaren 3ra arte zabalik dagoela gogorarazi dute.

Mozorro egunerako txosna batzordeak proposatu duen gaia Denboraren makina da. 

Txosnagunea denentzako espazio segurua izan dadin protokolo bat martxan jarriko dutela esan dute eta ez dela inolako jarrera edo eraso sexista, LGTBI+ foborik nahiz arrazistarik onartuko.

DURANGOKO JAIAK

URRIAK 11

20:00 Kalejira Santanatik txosnagunera.
20:30 Txupinazoa txosnagunean.
22:00 Kontzertuak: Konorte, Parkatu, Penny Fleck eta Laru.

URRIAK 12

18:30 Pantxike eta Patxikotxuren jaitsiera udaletxeko txupinazoraino.
22:00 DJ maratoi herrikoia.

URRIAK 13

10:30 Eixu azoka. Artisau eta sortzaileen azoka, Segundo trastek girotua. 
12:00 Jolasak. Haur eta familientzako Kalaka egurrezko jolasak.
12:30 Paella txapelketa.
14:00 Sari banaketa.
17:00 Erreka jaitsiera. Manaria errekaren jaitsiera Tabiratik.

URRIAK 14 

20:00 Ikuskizuna. eRRe, aldarri bat bertsoz
22:00 Kontzertuak. Añube, Vulk eta Los Zopilotes Txirriaos.

URRIAK 15. Gazte eguna

11:30-12:30 Kamiseta banaketa.
12:00 Trikipoteoa eta pintza jolas herrikoia Santanatik txosnagunera. 
14:30 Gazte bazkaria.
16:30 Bingo musikatua.
18:00 Karropoteoa. Karropoteo transmaribibolloa Pinondotik.
19:30 Karropoteoa. Gazte karropoteoa txosnagunetik. 
22:00 DJak: DJ Hija del Nopal eta DJ Txillardegi.

URRIAK 21 

19:00 Tortila txapelketa.
20:30 Sari banaketa. 
22:00 Kontzertuak: Peio eta Itsua, J Martina eta Merina Gris.

URRIAK 22. Mozorro eta elkartasun eguna

Mozorroaren gaia: Denboraren makina

14:30 Elkartasun bazkaria, eta ostean, elkartasun argazkia. (Sarrerak Intxaurren eta Mesoi Barrian salgai).
18:30 Kalejira DJ Reimyrekin, txosnagunetik. 
22:00 DJak: DJ Reimy eta Beñat eta Maixa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!