Bera Berak irabazi du Durangoko errugbi txapelketa

Anboto 2022ko ira. 26a, 12:21

Txapelketako taldeen familia argazkia (@GAZTEDI_RUGBY)

Bera Bera eta Hernaniren arteko finala berdinketarekin (5-5) amaitu zen eta Bera Berarentzat izan zen garaikurra finaleko lehenengo entsegua egiteagatik.

Durango Rugby Taldeak Durango Neskak Rugby Txapela txapelketaren hirugarren aldia antolatu zuen zapatuan. DRTz gainera goi mailako beste bost taldek parte hartu zuten.

Neskarians taldeak 17-5 irabazi zion Sarako Izarrak-i bosgarren eta seigarren postuak erabakitzeko partiduan. DRT hirugarren geratu zen Gaztedi 7-5 menderatu ostean. Finalean, Bera Berak eta Hernanik bosna berdindu zuten. Finaleko lehenengo entsegua egiteagatik, ordea, Bera Bera geratu zen txapeldun.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!