Goi mailako taldeekin, Durango Neskak Rugby Txapela jokatuko dute zapatuan, Arripausuetan

Anboto 2022ko ira. 21a, 14:27
DRTko jokalari eta ordezkariak, eta, Durangoko udal arduradunak atzoko aurkezpenean. (Argazkia: DRT)

Bost taldek eta talde guztietako jokalariekin osatutako Neskarians-ek parte hartuko dute torneoko hirugarren aldian.

Durango Neskak Rugby Txapela txapelketak hirugarren aldia egingo zapatuan, 15:00etatik aurrera. Sei talde lehiatuko dira multzo bitan banatuta. Bata Durango Rugby Taldeak, Bera Berak eta Sarako Izarrak-ek osatuko dute; bestea, Gaztedi, Hernani eta Neskarians-ek.

Neskarians taldea berezia da. Talde guztietako jokalariekin eratuko da. Horrela, errugbiaren filosofoa eta ellkartasuna lako baloreak sustatu gura dituzte.

Partiduek 25 minutuko iraupena izango dute. Dena aurreikusitako moduan badoa, bigarren fasea 18:15ean hasiko da. Hirugarren eta bigarren sailkatuak erabakiko dira lehenengo. Finala 19:15ean hastea aurreikusita dago.

Aurrekariak
Durango Rugby Taldeak urte birik behin antolatzen du txapelketa. 2017koa DRTk irabazi zuen eta 2019koa Iruñeako La Unicak. Aurten lehia estua espero dute.

La Salve Garagardoak torneoko babeslea da eta Durangoko Udalak, Durango Kirolak, Aldundia eta Jaurlaritza laguntzaileak dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!