Durangoko Udalak sare sozialetan jakinarazi duenez, zapatu gauean, ezezagunek xaboia bota zuten Ezkurdiko iturrira. Udalak garbiketa lanak egin behar izan zituen domeka goizean, eta mantenu lanak hasiko ditu orain. Ez da antzerako zerbait pasatzen den lehenengo aldia. 2020ko abuztuan ere ekintza bandalikoa egin zuten iturriaren kontra. Ezezagunek xaboia bota zuten orduan ere. Bitsak kalteak eragin zituen iturriko hoditerian eta haren zati bat errekaraino ailegatu zen. Udalak ondarea zaintzera eta elkarbizitzara deitu ditu herritarrak.