Durangon gertatutako eraso matxista salatu du Itaiak

Anboto 2022ko eka. 20a, 21:45

Joan zen asteburuan publiko egin zenez, Durangoko negozio baten jabea atxilotu dute langile bati sexu erasoa egitea eta diru truke haurdun gelditzeko eskatzea leporatuta. Salaketa horren aurrean, gertatutakoa gaitzesteko elkarretaratzea egin dute Ezkurdin.

Asteburuan publiko egin zenez, Durangon eta Portugaleten negozioak dituen gizonezkoarekin batera haren emaztea atxilotu zuten langilearen eskubideak urratzea leporatuta. Langileak salatu zuen kontratu barik lanean zebilela. Gainera, langile horri sexu erasoa egitea egotzi diote gizonari. Biktimak salatu du harekin haur bat edukitzeko eskatu ziola gizonak, diru truke.

Salaketa horren aurrean, Itaiak elkarretaratzea egin du gaur, 19:00etan Ezkurdin. "Kasu honek agerian uzten ditu berriz ere emakume langileon bizitzak ezaugarritzen dituen egiturazko pobrezia eta indarkeria", azaldu dute mobilizazioan. Gaineratu dutenez, "indarkeria matxistari eta orokorrean genero problematikari erantzutea urgentziazko auzia da".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!