[ARGAZKI GALERIA] Tabirra Garagardo Azokak ireki du atea Durangon eta domekara arte egongo da zabalik

Anboto 2022ko eka. 16a, 20:37

Gaur eta bihar arratsaldetik gauera bisitatu daiteke Landako Gunean. Zapatuan eta domekan eguerditik aurrera egongo da irekita.

Durango Rugby Taldearen (DRT) azoka berria gaurtik domekara arte egongo da zabalik Landako Gunean. Hamar bat metroko luzerako barra bi daude alde banatan. Barra bakoitzean sei garagardo-banagailu jarri dituzte, askotariko La Salve garagardo motekin. Alkohol bako garagardoa eta garagardo artisauak ere eskatu daitezke.

Sarrera doakoa da. Dirua fitxengatik aldatzen da sarreran eta horrekin ordaintzen dira garagardoak. Edalontzia euro bat da.

Food Truck bat ere badago, Gesalagaren eskutik; kroketak eta hanburgesa txikiak eskaintzen dituzte, besteak beste. Barra bien artean, berriz, eserita lasai egoteko mahaiak eta aulkiak daude.

ORDUTEGIA

Ekainak 16, eguena:

  • 19:00etatik 22:00etara.

Ekainak 17, barikua:

  • 19:00etatik  00:00etara.

Ekainak 18, zapatua: 

  • 12:00etatik 00:00etara.

Ekainak 19, domekan:

  • 12:00etatik 16:00etara.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!