Durangoko hainbat auzotan jaiak ospatuko dituzte datozen egun edo asteetan. Durangoko Tabira, Muruetatorre eta San Fausto auzoetan eta Barrenkale kalean, hain zuzen. San Faustoko eta Barrenkaleko jaiak zapatu honetan izango dira. Hona auzo bietako egitaraua:
EKAINAK 18 - BARRENKALE
- 08:00 Loreen kokapena.
- 12:00 Txupinazoa.
- 12:15 San Fermin txiki.
- 12:45 Umeentzako tailerrak eta herri kirolak.
- 15:00 Marmitako jana. Dohainik.
- 16:00 Mus txapelketa.
- 17:00 Bingoa.
- 19:00 Eguzkitako betaurrekoen zozketa.
- 19:30-21:30 DJ Gaizka.
EKAINAK 18 - SAN FAUSTO AUZOA
- 11:00-19:00 Artisau azoka (osagarriak, dekorazioa, arropa, bitxiak…), jolasak, gaztelu puzgarriak, txokolatada eta Eusko Label oilaskoak.