Durangoko parte hartze tailerrak dena du prest Munduko Arrozen hamalaugarren ekitaldiari heltzeko. Urtero legez, jaialdiak "herritarren parte hartzea, espazio publikoak berreskuratzea eta bizikidetza" bultzatuko ditu. Eta zelan ez, baita "migratzaileen eta pertsona arrazializatuen integrazioa" ere. "Arroza kultura guztien plater komuna da, eta prestakin, nahasketa, kolore, zapore eta abarren aniztasuna islatu nahi ditu eta aldi berean, pertsonen eta kulturen arteko erlazioak ematen duen aberastasuna ikusgai egin. Horrela, ekitaldiak arroza ezberdinak egitea du helburu, ondoren dastatzeko, programan agertzen diren kultur jarduerez gain", azaldu dute egitasmoaren bultzatzaileek ohar batean.
EGITARAUA - (Ekainak 11. Ezkurdi)
- 09:00 Muntaketa
- 11:00 Batukandra
- 12:00 Dantzak, txaranga, tailerrak
- 13:00 Bazkaria
- 15:30 Kontzertuak: Dana D'Capricho eta Beat Salad Records Hip Hop kolektiboa