Arrozak, kultura guztietan amankomuna den osagai horrek, Durangoko kaleak hartuko ditu migratzaileen eta pertsona arrazalizatuen integrazioa sustatzeko. Munduko Arrozak jaialdiak bere XIV. edizioa ospatuko du. Jaialdia ekainaren 11n egingo dute. Eta bertan mota eta kolore askotako arrozak egongo dira dastagai, zapore, nahasketa eta kultur aniztasuna aldarrikatuta. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, bertan izena emateko epea zabalik dago. Azpiegitura lanak antolatzeko fasean izena eman gura duenak maiatzaren 18ra arte dauka epea zabalik. Dena dela, parte hartzaileek data hori iragan ostean ere eman ahalko dute izena.
Izena email bidez eman daiteke durangokosmopolita@