Geu Be elkartearen egoitza egokituko dute 136.000 euroko inbertsioagaz

Anboto 2022ko mai. 30a, 18:00

Elkarteak Intxaurrondoko eraikinean edukiko du bere etorkizuneko egoitza. Udalak lizitaziora atera ditu lanak. Bestalde, 75.000 euro bideratuko dituzte Correos-en egoitza zaharra eraberritzeko proiektua erredaktatzera. 

Garai jauregian daude momentuz, baina Intxaurrondon egongo dira etorkizunean. Durangoko Udalak 136.000 euroko inbertsioa egingo du Geu Be elkartearen egoitza berria Intxaurrondoko eraikinean atontzeko. Irisgarritasun lanak egingo dituzte gehienbat, elkarteko erabiltzaileen beharrizanetara egokituko diren lanak. Udal iturriek jakinarazi dute proiektua erredaktatuta dagoela eta laster aterako dutela lehiaketa publikora. 

Correosen eraikina

Bestalde, udalak 75.000 euro bideratuko ditu garai bateko Correosen eraikin zaharra eraberritzeko proiektua erredaktatzera. Horrez gainera, 35.000 euro bideratuko dituzte lurpeko edukiontziak kendu eta toki horiek atontzeko

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!