June Arbeok 18 segundotan hobetu du Euskadiko errekorra 3.000 metroko oztopo proban

Anboto 2022ko mai. 27a, 19:00
June Arbeo 3.000 metroko oztopo proban.

Aurreko errekorra ere berea zen.

June Arbeok 3.000 metroko oztopo probako Euskadiko errekor berria ezarri zuen iaz, Alicanten. Lortutako denbora, honako hau: 10.02.36. Bada, denbora hori xehatu egin zuen eguaztenean, Huelvako meeting-ean. Berea zen errekorra 18 segundotan hobetu zuen. Orain, senior mailako marka berria honako hau da: 9.44.83.

"Banekien sasoian nengoela eta errekorra hobetu nezakeela, baina 9.50etik jaistea oso zail ikusten nuen. Hainbeste hobetzea sorpresa izan da", adierazi du Scorpio taldeko durangarrak.

Europako txapelketara joateko gutxieneko denboratik lau segundora geratu da. Momentuz denbora hori ez du bere gaitasunen barruan ikusten. "Nahiko gatx ikusten dut. Lau segundo jaistea… ez da bat ere erraza", dio. Iaz Europako txapelketan aritu zen Arbeo, baina 23 urtez azpiko mailan izan zen. Aurten seniorretan dabil eta orain arte egindakoagaz "oso pozik" dagoela adierazi du.

Begiz jota duena Mediterraneoko Jokoak dira, nazioarte mailako beste txapelketa garrantzitsu bat, ekain amaieran eta uztail hasieran garatuko dena. Txapelketa horretara sailkatzea du helburu. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!