Donostiara Tabirako Baque animatzera joateko doako autobusa jarri dute

Anboto 2022ko mai. 10a, 15:28

Gizonen Tabirako-Baque taldea.

Gizonen nagusien taldea EBA mailara igo daiteke.

Denboraldi bikain baten ostean, Tabirako Baquek EBA mailara igo daiteke. Asteburuan Lauko Finala jokatuko du Donostian. Zapatuan, 18:00etan, Tecnun Askatuak taldea izango du kontrario finalerdietan. Hitzordu garrantzitsu honen aurrean, klubak doako autobusa antolatu du partidua ikustera joateko. Zapatuan, 16:30ean, irtengo da Landakotik.

Izen-ematea, osteguneko 20:00ak aurretik egin behar da honako helbide elektronikoan: deportivo@tabirako.eus

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!