Bart... Sax! taldeak, Bartolome Ertzilla Musika Eskolako saxofoi taldeak, bere hamabosgarren urteurrena ospatzeko kontzertua eskainiko du asteburu honetan. Itziar Castrillo saxofoi irakaslearen gidaritzapean, ikasleekin osaturiko taldeak swing, jazz eta funk estiloak taularatuko ditu Big Band erara. Egitasmoaren bultzatzaileek aurreratu dutenez, errepertorioak ikus-entzuleak "harrituko" ditu, hiru abeslari ere izango baitituzte kontzertuan lagun: Izaro Erzilla, Esti Ibarra eta Irati Bilbao. Kontzertua barikuan izango da, maiatzaren 13an. San Agustin Kulturgunean egingo dute, 19:00etan hasita. Sarrera salmentekin baturiko dirua Río de Oro elkarte durangarrarentzat izango da. Sarrerak 5 euroan ipini dituzte salgai.
Hemen, iazko kontzertua dela eta hedabide honek egindako erreportajea.