Swing doinuek Durangoko San Agustin kulturgunea hartu zuten atzo. Bart Sax taldeak kontzertu berezia eskaini zuen, eta duela hamarkada batzuk atzeragoko giro estatubatuarra zabaldu zuen han batutako ikusleen artean. Momentuka, bazirudien norbera garai bateko film iparramerikarren batean edo ke-laino lodiz beteriko taberna baten erdian zegoela. Bai. Zuri-beltzezko doinuak koloreztatu zituzten. Eta nola gainera. Atzo bizitakoaren kronika da honako bideo hau.