Baqué Cycling Team txirrindularitza taldea aurkeztu dute Durangon

Anboto 2022ko api. 3a, 19:47

Aurtengo taldea Landako Guneko aurkezpenean.

Hamasei txirrindulari dituzte. Mikel Agirrebeitia Iturrieta (Zornotza, 2001) da eskualdeko ordezkari bakarra. Iaz legez, aurten ere kontratu berritu diote eta taldean jarraituko du. 

Durangoko Landako Gunean egin dute aurtengo aurkezpena. Hantxe izan dira udaleko eta Cafés Baqué-ko ordezkariak, besteak beste. Hamasei txirrindularitatik bederatzik iaztik jarraitzen dute. Agirrebeitiaz gainera, honako hauek dira: Alex Díaz Álvarez (Urretxu, 2001), Beñat Onaindia Arrizabalaga (Etxebarria, 2001), Borja Romero Álvarez (Valentzia, 2000), Egoitz Aranceta Bilbao (Berriatua, 2002), Gorka Ortega Soro (Xàtiva, 2002), Joan Albert Riera Clar (Balear Uharteak, 2000), Lander Lartitegi Ormazabal (Busturia, 2001), Unai Zoilo Elexgaray (Sukarrieta, 2002).

Zazpi aurpegi berriak, berriz, honako hauek dira: Aimar Erostarbe Ugarte (Oñati, 2003), Axier Casado Abellan (Bartzelona, 2003), Endika Balza de Vallejo Couto (Vitoria-Gasteiz, 2000), Galder Bengoechea Relloso (Okondo, 2003), Kimetz Etxabe Zubiaurre (Deba, 2003), Marcel Pallares Reyes (Girona, 2003) eta Unax Iztueta Olano (Baliarrain, 2003).

Kirol zuzendaritzako arduradun nagusia Ander Altuna zizurkildarra da. "Talde gaztea da, esperientzia gutxikoa eta formatzen joan daitezen lan egin behar dugu", adierazi du aurkezpen ekitaldian.

Durangoko Udala eta Cafés Baqué enpresa taldeko babesleetako bi dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!