Enara Oronoz eta Urko Herran izan ziren onenak Durangoko duatloian

Anboto 2022ko mar. 28a, 09:50

Emakumeen podiuma (Argazkiak: Luis Iturrioz)

Gazteen proban, berriz, Urko Badiolak eta Nahia Arrasatek irabazi zuten.

Atzo Durangoko XIV. duatloia lehiatu zuten 150 bat parte hartzailerekin. Gaztetxoen saioekin hasi zuten eguna. Ondoren, kadeteei eta gazteei begirako supersprint lasterketari ekin zioten. Bertan Urko Badiolak (Garraitz kirol taldea) eta Nahia Arrasatek (Amandarri) irabazi zuten. Mutiletan Aimar Olidenek eta Jokin Nanclaresek osatu zuten podiuma eta nesketan Marieta Agirregomezkortak eta Usune Burguik.

Azkenik, nagusien txanda heldu zen sprint modalitatean eta Bizkaiko txapelketa egon zen jokoan. Emakumeetan, Enara Oronoz (Saltoki Trikideak) irabazleak  hiru minutu pasatxoko aldea atera zien Diana Vecillasi eta eta Ainhoa Alvarezi. Eskualdeko taldeei dagokionez, Indarpak taldeko Dalda Barayazarra bosgarren tokian helmugaratu zen.

Gizonetan, emozio handiagoa egon zen eta aurreneko zazpirak minutu baten barruan helmugaratu ziren. Urko Herran (Lea La Blanca) izan zen denetan azkarrena Iker Ortiz de Zarateren eta Iban Azarolaren aurretik. Mugarra Triatloi Taldeko Iker Iglesias seigarren sailkatu zen eta Indarpak taldeko Omar Blanco zortzigarren.

Sailkapen guztiak LOTURA HONETAN

Gizonen podiuma (Argazkiak: Luis Iturrioz).

Nesken supersprinteko hiru onenak.

Mutilen supersprinteko hiru onenak.

Mugarra triatloi taldeko kideak Durangoko duatloian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!