Umorea "terapia" lez aldarrikatu dute Gorka Gansok eta Cecilia Paganinik goizeko aurkezpenean, eta egungoa bezalako testuinguru triste eta grisari aurregiteko beharrezkoa dela esan dute. Horrez gainera, Tontolapiko eguna antolatzeagaz pozik daudela azaldu dute, izan ere, ez zen erraza izan Topaklown bertan behera uzteko erabakia hartzea. "Topaklown jaialdia antolatzea hamar hilabeteko lana izan ohi da, eta egungoa bezalako testuinguru aldakorrean, ezinezkoa zen antolatzea; ez hori bakarrik, Topaklown topaketa ere bada, eta beharrezkoa zen kontaktu hori ziurtatzea". Juanan Bueno eta Jorge Varela zinegotziek. "Durangon barrez lehertzeko maratoia bat edukitzea itzela da. Errazagoa zen Topaklown bertan behera utzi eta ezer ez egitea, baina konpromiso itzela erakutsi dute".
TONTOLAPIKO EGUNA
APIRILAK 16
- 12:00etan, Ganso&Ciaren (Euskal Herria) Babo Royal, Aurora Abasolo parkean
- 13:00etan, 17:00etan eta 19:00etan, Toti Toronellen (Herrialde Katalanak) Libelula, Ezkurdin
- 18:00etan, Señor Stetsen (Danimarka) Lonely Orkestar, Josemiel Barandiaran kalean
- 20:00etan, Cia Cris-isen (Herrialde Katalanak) Home, Aurora Abasolo parkean
- 22:00etan, Wilburren (Madril) Fuego Salvaje, San Agustin kulturgunean.