Aurten ez dute Topaklown jaialdia antolatuko

Anboto 2022ko ots. 9a, 11:29

Artxiboko irudia.

"Penaz, baina dramarik barik", San Agustin kulturguneak eta Ganso&Cia konpainiak klown jaialdia ez antolatzea erabaki dute.

"Tamalez, gaur egun ezin dira bermatu jaialdia bere horretan ospatzeko baldintzak". Hain zuzen ere, kontaktua, afektua eta keinua oinarrian dituen topagune bat da Topaklown. Emanaldiak ez ezik, dozenaka artista eta zaletu batzen dituen tailerrak ere egin ohi dira topagunean. Zazpi edizioren ostean, jaialdia erreferentziazko topagune bihurtu da.  

Topaklown topaketak ez antolatu arren, bestelako emanaldi eta ikuskizunak antolatzeko lan egingo dutela iragarri dute San Agustinek eta Ganso&Cia antzerki konpainia, Durango "urteko tontakeria dosirik barik" ez geratzeko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!