[BIDEOA] Gozamenerako eta ardorik onena dastatzeko bost egun, Ardo Saltsan Festen eskutik

Ekaitz Herrera 2022ko mar. 10a, 20:30

Aurtengo Ardo Saltsan jaialdia indarberrituta dator. Egun bateko iraupena barik, bost eguneko programazioa eskainiko du, eta ez dira faltako tailerrak, ardo zein gastronomia uztartzeak, eta, noski... zergatik ez... jaia ere bai. Ardo Saltsan Festek gozamenerako tarte bat eskainiko baitio bertaratzen den orori.

Jaialdia Olajauregi hotelean egingo dute martxoaren 22tik 26ra, eta 400 sarrera egongo dira eskuragarri. Sarrerak Saltsan Katerin etxeak Kurutziaga kalean duen establezimenduan edo www.saltsan.com atarian eskuratu daitezke. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!