"Niretzako berezia izango da. Aurretik egon izan naiz San Agustinen Karrikagaz edota kontserbatoriotik. Kasu honetan, baina, nire diskoa aurkeztera nator; nire izena eta diskoaren azala hor ikusteagaz emozionaturik nago", azaldu du Bilbaok.
Boskote formatuan eskainiko dute kontzertua, diskoan grabatu zuten bezala. Bilbaoz gainera, Jorge Fernandez (pianoa), Eva Alcaide (gitarra), Carlos Montull (baxua) eta Aitor Bravo (bateria) igoko dira taula gainera. "Udako kontzertuetan egin dugun bezala, diskoko abestiak joko ditugu, baina ez horiek bakarrik".
Sarrerak internet bidez, Durangoko Museoan edota San Agustinen bertan eros daitezke.