Domekara arte egongo da ikusgai Mari Puri Herreroren erakusketa

Anboto 2022ko ots. 16a, 09:34

'Mari Puri Herrerorekin berbetan' erakusketaz gozatzeko azken egunak dira hauek, izan ere, otsailaren 20an itxiko dute.  

Durangoko Museoarenak diren 40 artelanez gainera, 90-00eko hamarkadetan egindako bederatzi grabatu ere ikusi ahal dira bertan. 

Martxoan beste bi erakusketa ezarriko dituzte Durangoko Arte eta Historia museoan, besteak beste, martxoaren 31ko hamabi testigantzekin osaturiko bat. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!