Eneko Diez bosgarren Europako jiu-jitsu txapelketan

Maialen Zuazubiskar 2022ko ots. 15a, 18:02

Erroman jokatuko da Europako jiu-jitsu txapelketa. Bertan izan da 23 urteko Eneko Diez Puebla durangarra.

Eneko Diez Puebla estreinekoz aritu da Europako txapelketa batean eta durangarrak lan aparta egin du. Madrilgo Chekmat taldean dabilen 23 urteko Diezek bosgarren postua eskuratu du. "Emaitzagaz pozik nago, baina baita horrelako txapelketa gehiagotan parte hartzeko gosez ere. Huts egite batzuk egin ditut eta astelehenean bertan hasiko naiz horiek lantzen", aitortu du Diezek.

Diezek bere lehenengo nazioarteko txapelketan lehenengo bi aurkariak erraztasunez menderatu ditu. Lehen konbatea brasildar baten aurka izan du eta 5-0 irabazi du. Bigarrena, berriz, borrokalari ingeles baten aurka izan du eta 21-0 menderatu du. Azkenean bosgarren postua lortu du durangarrak.

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!