Eneko Diez durangarra Europako jiu-jitsu txapelketan

Maialen Zuazubiskar 2022ko ots. 14a, 14:48

Durangarrak lehenengoz parte hartuko du nazioarte mailako txapelketa batean. Bihar lehiatuko da. 

Eneko Diez Puebla durangarrak lehenengoz parte-hartuko du Europako jiu-jitsu txapelketan. Erroman (Italia) IBJJFk,  munduko Jiu-Jitsu federazio nagusienetarikoa,  antolatzen duen txapelketan 82 kilotik beherako gerriko urdinen txapelketan parte hartuko du Diezek, kimono modalitatean. 

Durangarra "ilusioz gainezka eta gogotsu" dago. Diezen hitzetan, txapelketa ondo prestatu du eta txapelketan ahalik eta urrunen heltzea du helburu. Madrilgo Chekmat taldeagaz dabilen 23 urteko durangarrak ez du "baztertzen lehenengo bosten artean" egon ahal izatea. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!