Gaur arratsaldean, DRTren egoitzan, Durango Rugby Taldearen zuzendaritza batzorde berria aurkezteko prentsaurrekoa izan da. Duela aste batzuk iragarri zen bezala, José Ignacio Azurmendi da presidente berria eta zuzendaritza batzorde berriaren kideak Jon Elguezabal, Txarli Ruiz, Gontzal Uribe, Kristina Atutxa, Iker Mendieta, ‘Poti’ Sánchez, Iñaki Gallastegi eta Imanol Azurmendi izango dira.
"Zuzendaritza presidentzialista izatetik urrun, pertsonen lanaren alde egiten jarraituko dugu, eta beste behin ere batzorde autonomoetan oinarrituta egingo dugu”, ziurtatu du José Ignacio Azurmendik. Horrela, Euskara Batzordea eta Berdintasun Batzordea klubaren antolakunde osoaren zeharkakoa izango dira, eta honako hauek mantenduko dira: ekonomia, kirol, osasun, komunikazio, gizarte, material eta merchandising batzordeak, eta azkenik, IDI, klubaren plan estrategikoaren betetzean aurrera egiteaz arduratuko dena. Bestalde, Aratz Gallastegik kirol zuzendari lanetan jarraituko du.
Zuzendaritza berriaren erronkei eta helburuei dagokienez, “lehentasuna DRT aurrera ateratzea izango da; kluba nola edo hala altzatu behar dugu, eta horretarako urrats batzuk eman ditugu. Lehenengoa eman dugu, zuzendaritza bat eta lantalde bat prest egotea lanean jarraitzeko DRTren etorkizunaren alde, uztailean ez zegoena, eta bigarrena Rugby Taberna berriro irekitzea. Ekonomikoki borrokan jarraitu behar dugu egungo egoerari aurre egiteko, eta hainbat kirol eta gizarte jarduera ditugu buruan, apurka-apurka xehatzen joan ahal izango garenak”, adierazi dute zuzendaritza batzorde berritik.
BATZORDEETAKO KIDEAK
Euskara: Gotzon Gómez eta Kristina Atutxa.
Genero berdintasuna: Ane Martínez.
Ekonomia: Gontzal Uribe.
Kirol batzordea: Jon Elguezaba, Asier Bikandi eta Aratz Gallastegi.
Gizartea era Jaiak: Iker Mendieta, Javi Llorens, Santi Alberdi, Jon K.Goienetxea, Imanol Azurmendi eta Nerea Lasa.
Osasun batzordea: Txusmen Azurmendi, Iñaki Gallastegi, Iñaki Aragón eta Ricardo Aragón.
Material&Merchandising: ‘Poti’ Sanchez, Txarli Ruiz eta David Roman.
IDI: Aratz Gallastegi eta denak.