Jose Ignacio Azurmendi ‘Txusmen’ izango da Durango Rugby Taldearen presidente berria

Anboto 2021ko aza. 5a, 13:05

Atzo arratsaldean egindako batzarrean hautagaitza bakarra aurkeztu zen.

Durango Rugby Taldeko bazkideen Ohiko eta Ezohiko Batzar Nagusiak egin ziren atzo eta klubeko 34 bazkidek parte hartu zuten. Zuzendaritza Batzorde berria aukeratzea izan zen puntuetako bat. Gaur DRTk bere sozialetan iragarri duenez, Jose Ignacio Azurmendi ‘Txusmen’ buru zuen hautagaitza bakarra aurkeztu ondoren, zuzendaritza batzorde berria izendatu zen. Presidente kargua Azurmendik izango du eta datozen asteetan jakinaraziko dute kluba gidatuko duen lantaldea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!